Marketin tekinaria eta wrestling aditua naiz ez bazenekien. Egun hauetan, sentsazio gazi-gozo batekin nator, datorren Europako biraren inguruko nire hausnarketa zuekin partekatzera. Jakin badakizue ekainaren 4an Madrilen izango naizela eta ekainaren 8an Parisen. Askok galdetuko didazue ea zergatik ez dudan Bartzelonako hitzordua aukeratu (maiatzak 29), eta erantzuna argia da: aurten ez du merezi.
- Prezioa eta kalitatearen arteko oreka falta: Fanatiko gisa, argi dut sarreren prezioa oso altua dela eskaintzen den produktuaren interesaren aldean. Ez nago prest iaz baino okerragoa den produktu batengatik gehiago ordaintzeko.
- Iazko esperientziaren errepikapena: Iaz Bartzelonan egon nintzen, eta egia esan, ez zait erakargarria egiten hiri berera itzultzea esperientzia antzekoa izango denean.
- Garrantzi falta: Iazko biran, Bartzelonako giroa ona izan arren, beste hirietako ikuskizunekin alderatuta motz geratu zen. Horrek bertara joan ginenoi «garrantzi gutxiagoko» zaleak garela sentiarazi zigun.
Gai honetan sakontzeko, nire Instagram profilera (@andonipicara) joatera gonbidatzen zaituztet. Bertan bideo bat eta argazki karusel bat igon ditut, sarreren salmentaren egoera bitxia azaltzeko. Askok uste badute ere gune grisak salduta daudelako direla, errealitatea bestelakoa da: sarreren erdiak ere ez dituzte salgai jarri, jendearen interes faltaren ondorioz
@andonipicara sare guztietan