Urrats bat gehiago emateko bisita
Duela 2 aste, nire ikaskideok eta ni bisita bat egin genuen marketing arloari lotutako 3 agentziei. Gure helburua bisita honekin agentziak barrutik ikustea eta sakontasunez ezagutzea zen, baina, helburua guztiz bete ahal zen?
Gure bisita hasi zen Sirope Marketing agentziaren lantokian, lekuaren egitura harritu ninduen eta lanaren arnasa sentitu nuen sartu nuen segundutik. Aurkezpen batekin ongi etorria egin ziguten eta horren geroztik, eta oso ondo laburbilduta gure arloari buruzko hainbat galdera erantzun ziren.
Gero Zorraquino agentzia bisitatu genuen, non hainbat mota desberdineko langileak daude, diseinu grafiko aditu diren pertsonetatik komunikazioan aritzen diren pertsonetara zeuden. Beraz, ulertu nuen Marketing barruan lan egiteko aukerak oso ugariak direla, eta horrek ikustea asko gustatu zitzaidan. Baina zalantzarik gabe, Workaholics agentzian esan zigutenarekin geldituko naiz: “Espezializatu ona zaren zelai batean, baina ondo legoke ona izatea beste zelaietan”.
Beraz, bisita honek argi eta garbi utzi dit lana egiteko hainbat aukera desberdin daudela, baina beti distiratuko duzu onena zaren lekuan.
@andonipicara sare guztietan