Tiktok-eko azken orduak
Txinako sare sozial ezagunena, debekatuko da Estatu Batuetan hurrengo egunetan aldaketarik ez badago.
2024an, Joe Biden-eko gobernuak TikTok debekatzeko erabakia hartu zuten baina urte bateko epearekin. Orain, sare sozial hura bere azken orduak kontatzen egon litezke azken legeari esker. Legea onartu zen, Txinagatik; nor bere onurarako, egindako espioitza amerikarrei beraien datuekin ustez, arriskuan jarriz hainbat pertsonen lanak edo irismena. Hori dela eta, gobernu berriak bide guztietatik saiatu da legea atzeratzen, akordio berri batera iristeko.
Argi eta garbi dago TikTok daukan irismena azken urteetan; munduan mugitzen diren hainbat gauza eta hainbat pertsonen bizitzak aldatuz. Adibidez: ‘Lil Nas X’, berak egindako ‘Old Town Road’ abestiarekin, sekulako arrakasta lortu zuen eta Tiktokek bizitza aldatu zion egun batetik bestera. Beste pertsoneei iristeko tresna ezinhobea da.
Laburbilduz, tresna sinple eta eraginkor oro gizartearentzat aurrerapausoa da, baina horrek eragozteko egiten den guztia beti izango da pauso bat atzera ematea guretzako.
Informazio-iturria: IP Mark
@andonipicara sare guztietan